EZABATU EGIN GAITUZTE!!!

Eguneratzea: 2002/05/01

Badakit izena ez dela askoren gustuko izango, baina tira, zerbitzari ona dirudi. Atzerriko hainbat zerbitzaritan begiratu ostean, eta gehienek orri osoa bannerrez betetzen dutela ikusi dugunez (begiratu adibidez hamaika.150m.com), iespana izenekoan jarri dugu. Ea zenbat irauten duen oraingoan!

Gomendiorik edo komentariorik egin nahi baduzu, erabili gure bisita liburua edo bidali email bat.

Eguneratzea: 2002/04/26

Berriro ere gertatu da! Ya.com-ekoek ere ezabatu gaituzte euren zerbitzaritik. Inolako azalpenik ez dugu jaso. Zerbitzari alternatibo baten bila jarraituko dugu eta orria berriro martxan jartzen saiatuko gara.

Gomendiorik edo komentariorik egin nahi baduzu, erabili gure bisita liburua edo bidali email bat.

Eguneratzea: 2002/04/21

Lycosera bidali genuen mezua, ezabatzearen zergatia azaltzeko eskatzen zuena, besterik gabe itzuli digu web zerbitzariak, existitzen ez den helbide batetik bidalia dela esanez. Webgune osoa ya.com zerbitzarira mugitzen ari gara, ea zer moduz dabilen. ATARIKO Lycosen utziko dugu momentuz, ezabatzen ez badute behintzat. Doako zerbitzari onik ezagutzen duzue?

Gomendiorik edo komentariorik egin nahi baduzu, erabili gure bisita liburua edo bidali email bat.

2002/04/19

Lycos Europe zerbitzariko jaun-andere txit errespetagarriek gure webguneko material guztiak ezabatu dituzte, eta haiekin genuen kontua ere baliogabetu egin dute, ondoko mezu hau dela dugun azalpen bakarra:

Hola hamaika,

Nuestros servicios han verificado tu página web, sus contenidos no están en el acuerdo con los Términos y Condiciones de Lycos Europa.
Al registrarse y usar los servicios ofrecidos por Lycos Europa, has declarado estar de acuerdo con la ley aplicable y los Términos y Condiciones comerciales por usar los servicios de Lycos Europa.
Según la ley y los Términos y Condiciones nosotros hemos anulado su cuenta, y también tu página web. "Descargas de archivos"
Puedes leer los Términos y Condiciones en esta página web:
http://login.lycos.es/membership/signup/popups/terms.html

El equipo de Soporte y Abuso de Lycos Europa.

Kontua argitzen dugun bitartean offline mantenduko dugu Hamaika Ikusteko web orria, eta, badaezpada, doako beste zerbitzari bat bilatzen ere hasiko gara. Gomendiorik edo komentariorik egin nahi baduzu, erabili gure bisita liburua edo bidali email bat.

OHARRA: ATARIKO programari dagokion gunea ez dute ezabatu (oraindik behintzat).