Harrapa zak hori!
Honen azpian duzuen irudia Applek USA Today Egunkarian 200ko azaroaren 17 argitaratutako iragarkia da. Estatu Batuetako Palm Beach konterrian estatu osoko hauteskundeak hankaz gora jarri dituen papeleta baten kopiaren azpian*, hona hemen Applek txertatutako testua:

Ez muzin egin diseinuaren botereari
Diseinu ona ez da luxu hutsa.
Diseinatzaileentzako primerako tresnak egiten ibili gara Carter Presidentea Etxe Zurian zenetik.
Pentsatu Diferente.

Ez al da izugarri ona?
* Ez badakizu ere, papeleta horien diseinu txarrak Palm beacheko hainbat hautesle nahastu zituen, nahasketaren ondorioz azkenean botoa eman nahi ez ziotenari eman ziotela. Hori dela eta, hainbat gorabehera izan dira hauteskundeetan.
Atzera

Euskalbanner
Euskalbanner
© 2000 Hamaika Ikusteko.Edukia kopia daiteke beti ere iturria aipatuz.