Joan den azaroaren 1ean aro berri bat zabadu zen euskal hedabideei dagokienez. Izan ere, gaueko 9etan emititzeari ekin zion lehenengo euskal irrati digitalak, irratia.comek.

Hiru lagunen ekimenez sortu da irratia.com, eta nahiko baliabide tekniko gutxirekin. Hala ere, mutur-muturrean eman dio izugarrizko dirutzarekin egindako EiTBri: alde batetik, lehenengoa izan delako interneterako espreski egindako irratia, eta bestetik, Eusko Jaurlaritzaren hedabideak ez bezala, plataforma anitzeko emisioa egin zuelako, MP3 formatoan, edozein ordenadoretik, sistema eragilea edozein dela ere, entzuteko moduan. EiTBren orriak Microsoft Media Player formatoa erabiltzen du multimedia edukietarako, Windows ez den beste edozein sistema eragilerekin erabiltzea ia ezinezko bihurtzen duena.

irratia.com, berriz, %0 Microsoft produktua da bere kideen esanetan, Microsoftek egindako ezertxo ere ez baita erabiltzen bertan. Plataforma anitzetarako eskuragarri egoteko modu bakarra da hori, gero!

Hemendik aurrera asteazkenero egingo ditu irratia.comek zuzeneko saioak, astero-astero gonbidatu eta gai intersgarriak ekartzen saiatuz. Saioa emititzen den bitartean, zuzenean har daiteke parte IRC bitartez, IRC-Hispanoko #irratia kanalean sartuz.

     
Atzera
INFORMAZIO GEHIAGO:
www.irratia.com


Euskalbanner
Euskalbanner
© 2000 Hamaika Ikusteko.Edukia kopia daiteke beti ere iturria aipatuz.