Head over Heels-en itzulera

Azken aldaketa:03-10-19

Ordenagailu jokoen klasiko bat da Head over Heels ezaguna. Guk aspaldi jokatu genuen fosforo beredeko pantailako Amstrad PCW8256 zahar batean, soinu gailu bakartzat erloju digitalek dutenaren antzeko 'beeper' bat zuena. Hala ere, jokoaren garapena hain da adiktiboa non orduak eta orduak eman genituen gela guztiak arakatzen.

Ezagutzen ez duzuenontzat, puzzletan oinarritutako jokoa da Head over Heels. Bi pertsonaia ezberdinekin jokatu behar da. Irudian agertzen den Head nahiko trebea da mugitzean, hegan egin dezake, baina astiro ibiltzen da, oinik ez duelako. Heels-ek berriz mugitzeko aukera murritzagoak ditu, aurrerantza baino ezin du sato egin, eta nahiko arin ibiltzen da oinak mugituz.

Jokoko geletako batzuetako puzzleak Head-ek soilik egin ditzake, beste batzuetakoak Heels-ek soilik, eta beste batzuetatik irteteko pertsonaia biak lotu behar dira, Head over Heels, bien ahalmenak lotzeko. Helburua sinplea da printzipioz: planeta ezberdinetara teletransportatu eta bakoitzean ezkutatuta dagoen koroa berreskuratzea

Beno, harira: kontua da duela oso gutxi Windowsekin zein Mac OS Xekin erabil daitekeen joko honen 'remake' bat atera dutela ordenagailu zaharretarako jokoak berreskuratzera dedikatzen den RETROSPEC webguneak.

Webgune horretako lagunen lanari esker, orain posible da joko entretenigarri hau berriro gizatzea, jatorrizko bertsioaren kalitate berberarekin, kolore eta musika berriekin eta, gainera, doan.

Jokoa ezaguna baduzu, ederto pasatuko duzu pantaila aldrebestuak nola pasatu behar ziren gogoratzen; lehenengo aldiz jokatuz gero, berriz, gero eta engantxatuago geratuko zara harribitxi klasiko honekin. Proba ezazu! Ez zaizu damutuko.

Deskarga egiteko bisitatu Head over Heels remakearen webgunea.

  

03/11/30
Bilboko ZINEBI euskara bultzatzen.

04/01/26
Mac OS X Euskaraz ETB-n

03/11/26
Gure Karlos jolasten eta enredando ibiltzen omen da Legebiltzarrean.

03/10/24
Berrikuntza gehiago Mac OS X Euskaraz atalean. Oraingoan Aurrebistari heldu zaio txanda!

03/10/19
Badakizu zer diren bizilide datuak? Geuk ere ez dugu oso argi.

03/10/19
Ordenagailu joko zaharrak gustuko? Hemen aurkituko duzu oso gomendio atsegina.

03/10/18
iTunes 4.1 atera berri da. Euskaraz erabili nahi baduzu, egin klik hemen.

03/09/03
Bilboko zezenzaleak ere euskaraz.

03/08/08
Safari nabigatzailea ere euskaratu dugu. Deskargatu orain!

03/07/21
Buber sarietarako aurkeztu gara. Eman botoa Hamaika Ikustekori!

03/05/30
Bizkaiko Foru Aldundiaren errenta aitorpen erraz-erraza.

03/05/22
Hauteskunde kanpaina bitxia bizitzen ari gara. Sozialistek beraiek ere oso gauza arraroak esaten dituzte.

03/05/01
Apple-k iTunes 4 atera , eta guk, ti-ta batean, euskaratu egin dugu.

03/04/30
EUROLAGUN programatxoaren Mac OS X-rako bertsioa prestatu dugu, aurrekoaren arazotxoak konpontzen dituena.

03/04/26
ATARIKO erabiltzen duzu? Ariketa berria jarri dugu deskargatzeko moduan.