Zezenketazaleak ongi etorriak ematen dizute

Azken aldaketa:03-09-03

Bilboko zezenketazaleak (benetan zezenzaleak balira ez bailukete izango horrelako gustu txarrik) gero eta euskaltzaleago bihurtzen ari dira. 2003ko Aste Nagusian egiaztatu ahal izan dugu. Txosna eta guzti jarri dute, eta euskarazko pankartez apaindua gainera! Baietz datorren urtean Hor dago!-koen ondo-ondoan kokatu!

Zur eta lur geratu ginen Aste Nagusiko egun batean Ercilla hotelaren paretik pasatu eta bertan zezenketazaleek montatuta zuten "txosna" (imajina dezakzue, noski, hoteleko catering zerbitzuak hornitutako jantokia eta guzti, 50 euroko afaria ematen zuena) ikustean. Izan ere, euskarazko pankartak zituzten jarrita! Hori bai, apurtxo bat hurbildu eta hara zer irakur zitekeen bertan:

Horixe bera: TELEFONICA MOVISTAR ASTE NAGUSIA ONGI ETORRIAK EMATEN DIZUE. Nork ematen dio ongi etorria nori? Eta ongi etorria nora? Ai ene! Pentsa zelako buruko mina eman zigun ditxosozko pankartak!

El Fary, zezenzale amorratua bera, SPrako Tranbia irakurtzen atsedenalditxo batean

  

03/11/30
Bilboko ZINEBI euskara bultzatzen.

04/01/26
Mac OS X Euskaraz ETB-n

03/11/26
Gure Karlos jolasten eta enredando ibiltzen omen da Legebiltzarrean.

03/10/24
Berrikuntza gehiago Mac OS X Euskaraz atalean. Oraingoan Aurrebistari heldu zaio txanda!

03/10/19
Badakizu zer diren bizilide datuak? Geuk ere ez dugu oso argi.

03/10/19
Ordenagailu joko zaharrak gustuko? Hemen aurkituko duzu oso gomendio atsegina.

03/10/18
iTunes 4.1 atera berri da. Euskaraz erabili nahi baduzu, egin klik hemen.

03/09/03
Bilboko zezenzaleak ere euskaraz.

03/08/08
Safari nabigatzailea ere euskaratu dugu. Deskargatu orain!

03/07/21
Buber sarietarako aurkeztu gara. Eman botoa Hamaika Ikustekori!

03/05/30
Bizkaiko Foru Aldundiaren errenta aitorpen erraz-erraza.

03/05/22
Hauteskunde kanpaina bitxia bizitzen ari gara. Sozialistek beraiek ere oso gauza arraroak esaten dituzte.

03/05/01
Apple-k iTunes 4 atera , eta guk, ti-ta batean, euskaratu egin dugu.

03/04/30
EUROLAGUN programatxoaren Mac OS X-rako bertsioa prestatu dugu, aurrekoaren arazotxoak konpontzen dituena.

03/04/26
ATARIKO erabiltzen duzu? Ariketa berria jarri dugu deskargatzeko moduan.